VIII. Aurrera Eguna ospatuko dute urriaren 4an Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 3a, 09:32

Aurrerako dantzariek bere saioa eskainiko dute larunbat eguerdian. Artxiboko argazkia

Ostiral arratsaldean Jeiki abesbatzak kontzertu didaktikoa eskainiko du zinean

Leitzako Aurrera Elkarteko Kideek egutegian gorriz seinalatua izanen dute urri hasiera. Urriaren 4an, larunbateko Aurrera Egunaren zortzigarren edizioan, beraiek izanen direlako protagonista egun osoko pestan.

Leitzako Aurrera Elkarteko Kideek egutegian gorriz seinalatua izanen dute urri hasiera. Urriaren 4an, larunbateko Aurrera Egunaren zortzigarren edizioan, beraiek izanen direlako protagonista egun osoko pestan.

Larunbat goizeko 09:00etan BTT taldearekin, bizikleta irteera eginen dute estaziotik abiatuta. Ordu berean txistulariek diana eskainiko dute. 10:00etan Aurrerako Kirol Jokoen eskutik futbito partida izanen da plazan. 11:00etatik aurrera berriz hitzordu ugari: tirolina, zaldi ibilaldiak eta Aurrerako pilotarien saioa plazan eta Arkixkil futbol zelaian etxeko jubenil mailako taldea Berriozar taldearen aurka ariko da, ligako partidan. 12:00etan Aurrerako dantzariek saioa eskainiko dute plazan. 13:00etan Incansables txarangarekin poteoan ibili ondotik, karrapean bazkaria. Bazkal ondotik bazkideen ingurutxoa eta segidan Eltxetxun jokoa. Gero, Incansables Txaranga eta buruhaundiekin poteoan ibili eta 21:30ean luntxa eta orkestra gizona arituko da Aurrerako atarian.

 

Jeiki Abesbatzaren kontzertua

Jeiki Leitzako abesbatzak 40 urte daramatza kantuan eta ospa­tzeko kontzertu didaktikoa eskainiko dute urria­ren 3an Leitzako zinean 19:30ean. Kontzertuaz gain, abesbatzaren jarduera, teknikak eta lanketak azalduko dizkiete entzuleei eta abendurako prestatzen ari diren kontzertu bereziaren berri ere orduan emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun