Azken asteotan denboraldi berrirako hainbat lan egiten ibili dira ehiztariak. Pistak konpondu dituzte, urbideak egin... Besteak beste, Matitxolatik Errekalkora, eta Errekalkotik Unamunoko atakarako zatian aritu dira, baita San Migel Soron ere. Ehiza postuak, berriz, urriaren 1erako prest utzi beharrak zituzten. Behin denboraldia hasita, ehiza elkartetik oharra, postuak garbi mantendu behar direla.