Ikasturte honetan indarrean jarri da LOMCE hezkuntza sistema berria. Oraindik ez dago oso argi gizartean eta eguneroko irakaskuntzan izango duen ondorioa eta horregatik LOMCEren inguruko azalpenak emateko hitzaldi bat antolatu da. Hitzaldia herritar guztiei irekia egongo da, gurasoei eta baita guraso ez direneri ere, izan ere LOMCEk guztioi eragiten digu. Beraz, interesa dutenek hitzordua dute urriaren 9an 17:00etan Nazabal eskolan.