Ehiza denboraldia hasi aurreko lanak

Juana Mari SAIZAR 2014ko urriaren 2a

Utzitako argazkia.

Udazkena ate joka etorri orduko, ehiztariak denboraldia prestatzen hasi ohi dira. Lanen artean, postuak txukundu behar izaten dituzte, urri hasierarako dena prest izateko. Gero horietako batzuk enkatean ateratzen dituzte. Aurtengo uso postuen enkanteak irailaren 20an eta 27an egin ziren, baina lerro hauek idaztean bigarren eta azken enkantea egiteko zegoenez ez dakigu azken emai­tza zein izan den. Lehenengo asteburuan beti mugimendu gu­txiago izaten da, jendea azken astebururako sesteorako erreserbatzen baita. Lehen larunbatean 7.700euro inguru atera ziren eta hurrengo alean izango duzue datu zehatz guztien berri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun