Urriaren 15ean ospatuko da Landa Eremuko Emakumeen Eguna. Hori dela eta, Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak erakusketa, dokumental emanaldia eta mahai ingurua antolatu ditu. Urriaren 13an 19:00etan, irekiko ditu ateak erakusketak. Diruaren sexu ezkutua izenburupean, 50 diru-zorrok eta emakumeen testigantzek osatzen dute erakusketa. Erakusketa, urriaren 13tik azaroaren 4ra, astelehenetk ostiralera egonen da zabalik, 09:00etatik 14:00 etara. Erakusketa irekitzeko, Larre motzetik dokumentalaren emanaldia prestatu dute. Haurralde Fundazioa eta Malen Etxea-ren eskutik, Euskal Herriko garapenean lagundu duten emakume ezezagunen istorioak ezagutzeko aukera izanen da. Mahai ingurua ere egitekoa dute, baina hau idazterakoan eguna eta ordua oraindik zehaztu gabe zeuden. Aurreratu digutenez, zonaldeko emakumeek beraien bizipenak kontatuko dituzte.