Irailaren 18an egitekoa zuten bilera atzeratu egin dute eta urriaren 9an egingo da iluntzeko 8etan udaletxean. Bilera irekia izango da, herritar guztiei eta baita herritarrak ez direnei ere zuzendua, beraz interesa duen orori bertaratzeko deia egiten zaio. Bileran etxebizitzen inguruan jakin beharreko informazio guztia eta zehatza emango da, eta bilera horren ondoren etxebizitzetan apuntatzeko zerrendak irekitzea izango da hurrengo pausoa. Behar den jende kopuruak izena ematen badu etxeak egiten hasiko lirateke.