1.178 m2 herrilur desjabetuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

1.178,78 metro koadro herrilur desjabetzeko baimena eman du Nafarroako Gobernuak. Horietatik 905,10 m2 Uniz inguruan eta 273,68 m2 Akiñola inguruan. Desjabetu ondotik, nabe baten eraikuntzarako eta borda bat abelzaintza erabilerarako egokitzeko utziko dira herrilur horiek, urteko kanona kobratuz. Lurrak mugatu eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun