Herriko haurrak hasi dute eskolan ikasturtea, eta laster irekiko ditu ateak Goxali liburutegi-ludotekak ere. Urriaren 13tik aurrera, Maialen Huizi eta Zuriñe Lujanbio hezitzaile berriak astelehen eta ostiraletan bertan izango dira. Astelehenetan, 17:00etatik 18:00etara Joko Tailerrak eginen dituzte Haur Hezkuntzako neska-mutikoentzat eta 18:00etatik 19:00etara Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Ostiraletan, berriz, 17:00etatik 18:00etara liburutegira joanen dira LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin eta DBHkoekin, irakurketa eta etxeko lanak egiteko. 18:00etatik 19:00etara, berriz, Joko Tailerrak eginen dituzte LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleek.
Hilabetean behin egiten diren guraso eta haurren joko tailerrak, berriz, azaroan hasiko dira.