Palestina eta Eskoziari begira

JM BARRIOLA 2014ko urriaren 2a

Irailaren 18an, Aurrerako egoitzan, palestina­rren egoerari buruzko hi­tzaldia eskaini zuen Askapenako brigadista batek. Azken aldiko gatazka hurbiletik bizi izan du eta hala bertaratutakoek palestina­rrek bizi duten egoera gordinaren berri izan zuten. Ondoren mahai inguruan solasaldi mardula egin zuten eta argi gelditu zen Palestinako lurretan azken 100 urtetan gerta­tzen ari denak jende askoren kezka eta solidaritatea eragiten dituela. Egun berean, asko izan ziren Eskoziara begira egon zirenak. Independentziaren inguruko galdeketa egin zuten Eskozian eta Leitzako Udalean ere Eskoziako ikurra jarri zuten,  herritarrek beren etorkizuna erabaki­tzeko duten eskubideari ­babesa adierazteko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun