Aurrera eguna ospatuko dute urriaren 4an

JM BARRIOLA 2014ko urriaren 2a

Bezperan Jeiki abesbatzak kontzertu didaktikoa eskainiko du

Aurrera Elkarteko Kideek egutegian gorriz seinalatua izanen dute urri hasiera. Aurrera Egunaren zor­tzigarren edizioan, beraiek izanen direlako protagonista  egun osoko pestan. Goizeko 09:00etan BTT taldearekin, bizikleta irteera eginen dute estaziotik abiatuta. Ordu berean txistulariek  diana eskainiko dute. 10:00etan Aurre­rako Kirol Jokoen eskutik futbito partida izanen da  plazan. 11:00etatik aurre­ra berriz hitzordu ugari tirolina, zaldi ibilaldiak eta Aurre­rako pilotarien saioa plazan eta Arkixkil futbol zelaian etxe­ko taldea Berriozar taldearen aurka ariko da. 12:00etan Aurrerako dantzariek saioa eskainiko dute plazan.  13:00etan Incansables txarangarekin poteoan ibili ondotik, karra­pean bazkaria. Bazkal  ondotik bazkideen ingu­rutxoa eta segidan Eltxe­txun jokoa. Gero, Incansables Txaranga eta buruhaundiekin poteoan ibili eta 21:30ean luntxa eta orkes­tra gizona arituko da Aurrerako atarian.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun