Energiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Leitzako Kontsumoa Taldeak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 24a

Energiaren burujabetasunaren inguruko hitzaldia eskainiko dute irailaren 25ean 19:30ean Atekabeltzen

Leitzako Kontsumo taldeak bultzatuta, energiari buruzko jardunaldiak izanen dira irail bukaera eta urri hasieran. Irailaren 25ean Xabier Zubialde Sustrai eraikuntzak taldeko kideak energiaren burujabetasunaren inguruko hitzaldia eskainiko du Atekabeltzen arratsaldeko 7:30ean.

Urriaren 1ean berriz, Goiener kontsumitzaileen kooperatiba aurkeztuko dute Atekabeltzen 19:30an. Azken aldian asko ari dira zabaltzen kon­tsumitzaileen kooperatibak Euskal Herrian, energia jasangarria ekoiztu eta kontsumitzea bul­tzatuz.

Azkenik urriaren 8an, etxeko fakturak nola irakurri eta nola kontratatu ikasteko tailerra izanen da Atekabeltzen 19:30ean. Guzti honekin energia aurreztu, kontsumo jasangarria lortu eta gaiaren inguruan dagoen ezjakintasuna gainditu nahi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun