Hiruko bikaina osatzen dutela erakutsi dute beste behin ere Antoniok eta Bat eta Jai txakurrek. Uharte Arakilen jokatu zen txapelketan txapeldun eta txapeldunorde suertatu ziren. Badirudi Nafarroan ez duela areriorik, garaipen honekin, Nafarroako bere 15. txapela lortu baitu, 11. segidan. Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko txartela ere lortu du. Zorionak! Seguru gaude Euskal Herriko eta Nazioarteko txapelketetan ere bere aztarna utzi eta zer esana emango duela. Zorte on!