Adokinak jarri zirenetik arazoak izan dira zoladuran eta herri erdialdeko zati batzuk oso egoera txarrean daude. Udalak epaiketa abiatu zuen adokina jarri zuten enpresa eta arkitektura estudioaren aurka eta udalak jakinarazi du epaiketa irabazi dutela. Enpresek errekurtsoa aurkezteko aukera dute orain eta hori eginez gero epeak gehiago luzatuko lirateke herriari egiten zaion kaltea handituz. Udalak epaiketa amaitzean konponketak egiteko asmoa du.