BILERA DEIALDIAK

Juana Mari SAIZAR 2014ko irailaren 18a

Irailaren 18an, ostegunean, etxebizitzen ingu­ruko bilera irekia egingo da udaletxean 20:00etan. Etxebizitzak eskuratzeko zerrendak ireki aurretik informazio zehatza eman nahi dute. 

Bestalde, Baso eta Larreetako hamar urterako plana osatzen ari dira eta azalpenak eman eta ekarpen eta iritziak jasotzeko, bilera antolatu dute irailaren 22an, astelehenean. Nafar Gobernuko arduradunak eta plana egiten ari diren teknikariak bertan izango dira eta gaian interesa duten herritarrei eta bereziki abeltzainei, eguerdiko 12:00etan udaletxera etortzeko gonbitea egiten zaie.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun