Kinto bazkaria antolatu dute urriaren 11n

Juana Mari SAIZAR 2014ko irailaren 18a

1960tik 1964 urte artean jaiotakoak elkarrekin

Kinto bazkari berezia antolatu dute lehenengo aldiz herrian, bost kintek, 1960, 1961, 1962, 1963 eta 1964 urteetan jaiotakoek elka­rrekin bazkaltzea baita asmoa. Denek mende erdia betea dutenez, eskolako eta txikitako oroitzapenak astindu eta primeran pasatzeko aukera izango dute. Urriaren 11n egingo da bazkaria, Pake Toki Elkartean 14:00etan. Gonbidapena luzatzen zaie urte horietan herrian jaiotakoei eta baita orain herrian bizi direnei ere, animatu eta eman izena Sastinean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun