Plenoa izan zen irailaren 4an eta ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozioa onartu zen. Mozio honen bidez, Udalak eskatzen dio Nafarroako Gobernuari LTD bidez ETB Nafarroa guztian ikusteko bide berriak lantzea eta ETB lehenbailehen ikusteko behin behineko formulak onartzea. Esaterako, egungo ETBren sare analogikoa digitalizatzea. Mozioa bidaliko zaie Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta ETBko buruei.