Hilabete honetako hitzordu nagusietako bat Iskibiko euskal jaia izaten da eta aurten ere ez diote hutsik egin urteroko hitzorduari. Igande honetan, irailak 21, ospatuko dute euskal jaia. Beti bezala, taloak jateko aukera izanen da eta 12:30ean Patxi Larretxearekin entrenatzen duen Bidasoaldeko neska taldeak aizkoran eta trontzan erakustaldia eskainiko du. Toka txapelketa ere antolatu dute arratsalderako. Giro alaitzeaz trikitilariak izanen dira. Joan nahi dutenek txartelak Iskibi kanpinean eta Amaiarenean izanen ditu.