Herrigunetik kanpo bost auzo daude Leitzan eta baserri tradizionaletaz gain etxe berriak ere eraiki dira eremu horietan, denera 110 bizitza daude. Askotan bide sarea nahiko nahasia suertatzen zaie kanpotik zerbitzuren bat ematera etortzen direnei: larrialdiren bat, banaketa zerbitzuak… Arazoak ekiditeko asmoz bideetan eta batez ere bidegurutzetan jarriko dira baserri eta etxeetako izenak.