Energiari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Kontsumo taldeak bultzatuta, energiari buruzko jardunaldiak izanen dira  irail bukaera eta urri hasieran. Irai­laren 25ean Xabier Zubialde  Sustrai eraikuntzak taldeko kideak  energiaren burujabetasunaren in­guruko hi­tzaldia eskainiko du. Urria­ren 1ean berriz, Goiener kontsumitzaileen kooperatiba aurkeztuko dute. Azken aldian asko ari dira zabaltzen kon­tsumitzaileen kooperatibak Euskal Herrian, energia jasanga­rria ekoiztu eta kontsumitzea bul­tzatuz. Azkenik urriaren 8an, etxeko fakturak nola irakurri eta nola kontratatu ikasteko tailerra izanen da. Guzti honekin energia aurreztu, kon­tsumo jasangarria lortu eta  gaiaren inguruan  dagoen ezjakintasuna gainditu nahi da. Hi­tzaldi eta tailerrak Atekabel­tzen izanen dira iluntzeko 07:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun