Talo eguna irailaren 21ean ospatuko da

JM BARRIOLA 2014ko irailaren 18a

Taloaren bueltan egun osoko pesta izanen da irailaren 21ean. JM BARRIOLA

Kontsumo taldea ere bertan aurkeztuko dute

Urte sasoi honetan Plazaola partzuergo turistikoak Udalarekin batera,  Talo Eguna antolatzen du. Helburua turistei in­gurua ezagutaraztea da eta bide batez gure gastronomian hain ga­rrantzitusa izan zen taloa mantentzea. Aurten irailaren 21ean ospatuko da egitarau mardul batekin. 10:00etan hasiko da Talo azoka, bertan Saralegitarrek eta Villabonatarrek taloak prestatuko dituzte, jaki ezberdinekin osatuz. Artisauek ere izanen dute beraien lekua eta baita kirolak ere: Leitzako neska-mutilak harri tiran ariko dira eta Kañamares anaiek “zerratokia” erakustaldia eginen dute plazan. Horretaz gain animaliak, baserriko tresneriak, artoarekin zerikusi duten lanabesak, inguruko landaetxeen informazioa, talo pintxo­ak… izanen dira plazan. 4 eta 14 urte bitarteekoentzat taloak egiteko tailerrak eta eskualdeko talo lehiaketa ere izanen da. Umeek gurdian ibiltzeko aukera ere izanen dute herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun