Hilabete honetako hitzordu nagusietako bat Iskibiko euskal jaia izaten da Goizuetan eta aurten ere ez diote hutsik egin urteroko hitzorduari. Igande honetan, irailak 21, ospatuko dute euskal jaiaren zazpigarren edizioa kanpinean.
Beti bezala, taloak jateko aukera izanen da, hirugiarra, txistorra, gazta eta txokolatearekin lagunduak. 12:30ean Patxi Larretxearekin entrenatzen duen Bidasoaldeko neska taldeak aizkoran eta trontzan erakustaldia eskainiko du. Toka txapelketa ere antolatu dute arratsalderako. Giro alaitzeaz trikitilariak izanen dira. Joan nahi dutenek txartelak Iskibi kanpinean eta Amaiarenean izanen ditu.