Abuztuaren 14tik 18ra bitartean, pesta giroa nagusitu da herrian. Dantza eta antzerki saioek, bazkari eta afariek, herri kirol erakustaldiek... jendetza bildu dute plazan. Azken urteotan bezalaxe, kuadrilen eguna izan da koloretsuena. Berrikuntza zekarren gainera, Aresoko ingurutxoa koadrilen egunean dantzatzea erabaki zelako. Edonork har zezakeen parte eta erantzuna paregabea izan zen, inoizko dantzari kopuru handiena bilduaz plazan. Eta umetako jolas bat ere berreskuratu dute denen artean. Soka saltoan ibili dira, baita goizaldeko ordu ttikietan ere.