Azken urteetako ohiturarekin segiz, iraileko lehendabiziko igandean, mendizalez beteko da herria. Zazpigarren edizioa da aurtengoa eta aurreko txandetan bezalaxe, parte hartzea handia izatea espero da.
Aresoko plazatik abiatu eta Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Lau Mugarietatik (Guratz) pasatu ondoren Areson bukatuko da mendi martxa. 21 kilometroko ibilbidea osatuko dute denera eta 1.250mko desnibela gainditu beharko dute. Probaren iraupena 4 eta 5 ordu ingurukoa izaten da. Bidean edariak eta jakiak jarriko dituzte antolatzaileek.
IZEN-EMATEA
Izen-ematea aldez aurretik egin nahi dutenek, irailaren 4ra arteko epea dute eta 12 euro ordaindu beharko dituzte. Egunean bertan izen-ematen dutenek berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Mendi itzulia bukatzean, parte hartzaile baikoitzak kamiseta bat jasoko du eta bertan bazkaltzeko aukera ere izanen da, antolatzaileek sagardoa eta paella prest edukiko dituzte.