Udara konpletoa herrian

Maider ANSA 2014ko irailaren 4a

Abuztuaren 11n Urnietara egindako mendi ateraldikoa da goiko argazkia eta behekoa abuztuaren 16an egin zen urteroko San Roke erromeri egunekoa. Xabier LEGARRETA; Mikel RUIZ

Festak, mendi bueltak, erromeria, taloak....

Eguraldiagatik ez, baina ekitaldiz betea izan dugu udara. Labur labur aipatze aldera, herriko festetan giro aparta izan dugu bes­te urte batez. Ekitaldi nagusia, arkume-jatea urteroko arrakastaz egin zen herritar askoren laguntzari esker.
 
Mendi bueltarako tarterik ere izan da. Esaterako abuztuaren 11n he­rritar talde bat, Aranotik Urnietara joan zen oinez. Besabin bazkaldu zuten 20 bat mendizale eta bes­te 10 bat lagunek.
 
Abuztuaren 16an, urteroko San Roke errome­ri eguna izan zen. Euriagatik partidak bertan behera geratu ziren, baina ohiko giro polita sortu zen. Txistulari ugari etorri­ ziren Bilbo, Bartze­lona, Hernani eta in­gurukoak.
 
Abuztuaren 26an, berriz, Estherrek haurrekin talo festa egin zuen. Beraiek prestatutakoak   goxo-goxo jan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun