Festa eta festa gehiago

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Agerikoa da festetan izan den giro bikaina. FELIX LOIARTE

Artikutzako hitzorduari ere ez diote hutsik egin herritarrek

 Amabirjin festak abuztuaren 14an, ostegunean, hasi baziren ere, aurreko asteburuan Umeen Egunarekin, motorrak berotzen hasiak ziren dagoeneko. Ez ziren etxe­ko ttikienak izan  egun horretan festaz gozatu zuten bakarrak:  txaranga, pilota partidak, zezenak... lau egunen buruan lehertuko zen festaren aurrekari bikainak izan ziren. 
 
Abuztuaren 14an, txupinazoa lehertu eta ­hurrengo lau egunetan: aurorak, gazteen eguna, pilota partiduak, bertsolariak, zezenak, kontzertuak, sagardo probaketa, bakailao lehiaketa, dantzaldiak... denentzat eta denetarako tartea izan zen. Ohikoa denez, peñaren egunarekin eman zieten bukaera borobila festei. 
 
Urteroko ohiturarekin segiz, abuztuaren 28an Artikutzara joan eta egunpasa ederra egin zuten askok. Eta orain, irailaren 21era begira egonen dira herritarrak Iskibi kanpinean euskal jaia ospatuko baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun