Euria eta hotza egin arren, pesta umoretsuak izan dira!

JM BARRIOLA 2014ko irailaren 4a

JM BARRIOLA / PABLO FEO

Ohikoa baino egun bat lehenago hasi dira aurten Leitzako pestak. Abuztuaren 9an herriko eragileekin elkarlanean, Independentista sareak antolatutako Independen­tzia Eguna izan baitzen herrian. Herritarrak eta Euskal Herri osotik etorritako bisitariak izan genituen, baita Bermeotik eta Igualadatik etorri zen ordezkaritza zabala ere. Castellera, kontzertuak... giro bikaina sortu zen herriko plazan. Ondoren abuztuaren 10etik 15tara ez zen ekitaldirik falta izan. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu baina, euria eta hotzari aurre eginez umore ona nagusitu eta ongi joan dira pestak. Parte-hartzea handia izan da prestatutako ekitaldietan eta bertako zein­ kanpoko, jende ugari ibili da pestan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun