Sutarako egur loteak beranduago banatuko dituzte

JM BARRIOLA 2014ko irailaren 4a

146 herritarrek egina dute eskaria

Lehengo urtean eskaini zuen estreinakoz Udalak sutarako egur loteak etxeraino eramateko zerbitzua.  Aurten, 146 herritarrek eskatu dituzte loteak eta horietatik 121ek egurra etxe­raino eramatea. Udalak jakinarazi du aurten loteen banaketan zer­txobait atze­ratuko direla. Euri asko egin duenez, mendiak oso ugasatuak daude eta lanak ezin izan dituzte bukatu aurreikusitako denboran. Altzuri enpresa arduratuko da  loteak prestatu eta ondoren etxez etxe bana­tzeaz eta iraila eta urri artean lote guztiak bana­tzea aurreikusten dute.  
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun