Azken urteetako ohiturarekin segiz, iraileko lehendabiziko igandean, mendizalez beteko da Areso. Zazpigarren edizioa da aurtengoa eta aurreko txandetan bezalaxe, parte hartzea handia izatea espero da.
Mendi itzulia Aresoko plazatik abiatu eta Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Lau Mugarietatik (Guratz) pasatu ondoren, Areson bukatuko da. 21 kilometroko ibilbidea osatuko dute denera eta 1.250mko desnibela gainditu beharko dute. Probaren iraupena 4 eta 5 ordu ingurukoa izaten da. Bidean edariak eta jakiak jarriko dituzte antolatzaileek.
Izen-ematea
Izen-ematea aldez aurretik egiteko epea irailaren 4an bukatu zen, 12 euro ordainduta. Hala ere, egunean bertan ere izanen da aukera eta hauen kasuan 15 euro ordaindu beharko dituzte. Mendi itzulia bukatzean, parte hartzaile baikoitzak kamiseta bat jasoko du eta bertan bazkaltzeko aukera ere izanen da, antolatzaileek sagardoa eta paella prest edukiko baitituzte.