Leitzako gazte bat inputatu dute film labur batean pintaketa bat egiteagatik

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 1a

'Zakarrak botatzen' film laburreko irudi bat.

Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako film laburren lehiaketako irabazlea da bideoa

Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako laugarren film laburren lehiaketako irabazlea da Zakarrak botatzen bideoa eta 21 urteko gazteari film horretan terrorismoa goratzea leporatu dio Guardia Zibilak. Ikusi hemen bideoa.

Guardia Zibilak Leitzako 21 urteko gaztea inputatu du bideo batean «terrorismoa goratzea» leporatuta. Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako laugarren film laburren lehiaketako irabazlea da aipatu bideoa, Zakarrak botatzen izenekoa eta Amnistia eta Gora E pintadak ageri dira. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Guardia Zibilak dio grabazioa egin zen toki berean gerora ETAren aldeko mezuak irakur zitezkeela pareta berean. Ikusi bideoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun