Antonio Alustiza aresoarrak lehen eta bigarren postuak eskuratu ditu Nafarroako Artzain Zakur Txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 1a

Nafarroako 15.txapela jantzi du Alustizak Jai txakurrarekin. Eneritz Iraola

Txapelketa 15 aldiz irabazita, Patxi Etxeberriaren errekorra berdindu du

Hiruko bikaina osatzen dutela erakutsi zuten berriz ere Antonio Alustizak eta Jai eta Bat zakurrek. Uharte-Arakilen, abuztuaren 31n jokatu zen Nafarroako Artzain Txakur Txapelketan, iaz bezalaxe, sailkapeneko lehenengo bi postuak lortu zituzten. Nafarroako Artzain Txakur Txapelketaren 47. edizioa irabazita, Nafarroako bere 15. txapela jantzi du aresoarrak, hamaikagarrena du jarraian eta Patxi Etxeberriaren errekor historikoa berdindu du. Hirugarren saria ere eskualdera etorri zen, Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza eta Arakil zakurrarentzat izan baitzen.

Horretaz gain, Nafarroako Ardi Latxaren XXXi.edizioan Iturengo Isidro Bazterrika, Urdazubiko Manuel Bengoetxea, Arizkungo SC. Irigoienea eta Leitzako Jokin Labaienen ardi eta bildotxek sariak jaso zituzten. Eta XXXIII. Gazta lehiaketan Urdazubiko Manuel Bengoetxearen gaztak hirugarren saria lortu zuen.

Hiruko bikaina osatzen dutela erakutsi zuten berriz ere Antonio Alustizak eta Jai eta Bat zakurrek. Uharte-Arakilen, abuztuaren 31n jokatu zen Nafarroako Artzain Txakur Txapelketan, iaz bezalaxe, sailkapeneko lehenengo bi postuak lortu zituzten. Jai, pasa den urteko azpitxapelduna sailkatu zen lehenengo postuan 345 punturekin eta Bat, ordurarteko Nafarroako txapelduna berriz bigarren izan zen 340 punturekin. Aresoarra «oso pozik» ageri zen probaren amaieran, «lortutako emaitza oso ona izan da, espero nuena baino hobea. Pasa den urtean irabazi genuen baina ez zuten proba osorik bukatzea lortu. Gaur gustura noa etxera, ederki aritu dira eta biek bukatu dituzte lanak». Nafarroako Artzain Txakur Txapelketaren 47. edizioa irabazita, Nafarroako bere 15. txapela jantzi du aresoarrak, hamaikagarrena du jarraian eta Patxi Etxeberriaren errekor historikoa berdindu du.

Denera sei artzain aritu ziren lehian zortzi zakurrekin, eta eskualdeko ordezkaritza handia izan zen: Antonio Alustiza aresoarra Bat eta Jai zakurrekin, Pedro Ansa aranoarra Alai zakurrarekin, Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza Azeri eta Arakil zakurrekin eta Joxe Mari Ixtilart amaiurtarra Lagun zakurrarekin aurkeztu ziren. Lehen bi postuez gain, hirugarrena ere eskualdera etorri zen, Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza eta Arakilentzat izan zen. Laugarrena Joxe Mari Ixtilart eta Lagunentzat. Bosgarrena Jorge Oteiza eta Lagunentzat izan zen. Seigarrena Pedro Ansa eta Alaientzat. Zazpigarren Javier Fernandez eta Katik egin zuten eta zortzigarrena Uharte-Arakilgo Antonio Uharte eta Lagunentzat. Bertzelako sariak ere izan ziren Ansak, adibidez, hobekien jantzitako artzainaren saria jaso zuen.

Horretaz gain, Nafarroa Ardi Latxaren XXXi.edizioan ere sarituak izan ziren eskualdeko artzainak. Hala, Isidro Bazterrikaren bildotx burugorrien kategorian 1.saria lortu zuen eta ardi heldu burugorriko taldearekin azpitxapelduna izan zen. Arizkungo SC Irigoienea berriz, txapelduna izan zen bildotx arpelatzeko taldearekin.   Ardi latxaren esne-ekoizpen lehiaketan, Manuel Bengoetxea urdazubiarrak lehenengo saria irabazi zuen ardi burugorrien bi urtez goitiko kategorian eta baita bi urtez beheitikoan ere. Azken kategoria honetan, Jokin Labaien leitzarrak hirugarren saria eskuratu zuen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun