Umeen Egunarekin abiatu dira Goizuetako Amabirjin festak

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 12a

Goizean goiz aurorak kantari aritu ziren. Felix Loiarte

Txupinazoa, ostegun eguerdian botako dute, egitarau zabalari hasiera emanez

Berez, Amabirjin festak ostegun eguerdiko txupinazoarekin hasiko badira ere, beti bezala, aurreko asteburuan Umeen Eguna ospatu dute Goizuetan. Abuztuaren 10ean, igande goizean Aurorak kantatu zituzten eta guraso eta seme-alabek osatutako Irumaita txarangak alaitu zituen kaleak. Pilota partiden eta bazkariaren ondotik, arratsaldean Lasturko zezenen aurrean korrika ibili ziren eta indarrak berreskuratzeko meriendaren ondotik, apar festa eta Joxe Angelekin dantzaldia izan zuten. Ikusi argazkiak

Txupinazoa ostegun eguerdian

Abuztuaren 14an, ostegun eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Amabirjin festak. Egun horretan Gazte Eguna ere ospatuko dute Goizuetan.

Abuztuaren 14a, osteguna

Gazte Eguna

12:00 Txupinazoa. Segidan Buruhaundiak eta erraldoiak eta brindisa.

14:30 Gazte Bazkaria.

19:30 Peñaren irteera.

20:00 Gazte Txupinazoa.

00:00 Gabezin taldearekin dantzaldia. Ondoren Txaranga.

Abuztuaren 15a, ostirala

Amabirjin Eguna

08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin.

10:30 Meza eta prozesioa.

12:00 Ume eta afizionatuen mailako pilota partidak.

18:00 Lasturko zezenak.

19:30 Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña gai librean.

22:00 Afari herrikoia.

23:00 Kontzertuak: Glaukoma, Iheskide eta McOnak. Ondoren Guattolo DJ-a Gaztetxean.

01:00 Kalejira txarangarekin.

Abuztuaren 16a, larunbata

Sagardo Eguna

08:00 Entzierroa.

11:00-14:00 Haurrentzako puzgarriak.

11:30 Toka.

12:00 Sagardo probaketa.

13:30 Txaranga.

16:00-18:00 Haurrentzako puzga­rriak

17:00 Lasturko zezenak.

18:30 Pilota partidak: Olaizola I-Eulate, Olaza­bal-Eskuderoren kontra eta afizionatu mailan Olaizola-Mitxelena.

00:00 Laiotz Ondoren Txaranga eta Bull Dj-a gaztetxean.

Abuztuaren 17a, igandea

08:00 Entzierroa.

11:00 Erraldoiak eta buruhaundiak.

12:00 Bakailao lehia­keta.

13:00 Lehiaketako emaitza.

13:30 Txaranga Arratsaldean Mus Txapelketa Iskibin.

18:30 Umore Ona Dantza Taldearen emanaldia.

22:00 Eromeria taldearekin dantzaldia.

Abuztuaren 18a, astelehena

Peñaren Eguna

12:30 Peñaren irteera.

12:30 Pilota partidak. Umeen artean eta Goizueta eta Aranoren artean.

15:00 Peñaren bazkaria.

17:00 Peñaren kalejira. Ondoren Lasturko zezenak.

00:00 Bukaera ekitaldia txarangarekin. Segidan Gabezin taldearekin dantzaldia. Ondoren Txaranga Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun