Joan den asteburuan reparto eguna eta txikien eguna ospatu zituzten Leitzan eta larunbateko Independentzia Egunak ere pesta giroa sortu eta jendea ekarraraziko badu ere, berez Santiburtzio pestetako txupinazoa abuztuaren 10ean, igande arratsaldean botako dute. Dena den, aurrez herri kirolekin, manifestazioarekin eta herri bazkariarekin hasiko dituzte ospakizunak eta ostirala bitarte izanen da zer egin Leitzan.
ABUZTUAREN 10a IGANDEA
PESTA BEZPERA
12:00 Herri kirolak.
13:00 Elkartasun manifestazioa.
13:30 Jubilatuen bazkaria.
14:00 Herri bazkaria karrapean, musikaz alaiturik.
18:00 Txupinazoa eta Plazaola Aldizkariko azalaren egileari saria. Ondoren Incansables Txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak eta buruhaundiak herrian barrena kalejiran.
22:00 Suzko zezena.
23:00 Trikidantz taldearen emanaldia plazan.
01:00 Incansables txarangaren erronda.
02:00 Dj-a Atekabeltzen.
ABUZTUAREN 11 ASTELEHENA
TIBURTZIO DONEAREN EGUNA
08:00 Diana txistulariekin.
09:00 Entzierroa eta behiak plazan.
10:30 Meza ondoren hamaiketako irekia karrapean.
12:00 Aurrerako Ezpatadantzariak plazan. Beraiekin batera, Galdakaoko Andramari dantza taldekoak ere ariko dira. Ondoren Afizionatuen arteko pilota partidak.
13:00 Aurreratik Incansables txaranga aterako da.
18:00 Zezenak plazan.
19:00 Herri kirolak. Ondoren Goxokiak banatuko dira.
19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak.
21:00 Leitzako Ingurutxoa nahi duen guztientzat.
22:00 Suzko zezena.
23:00 Joselu Anaiak taldea plazan.
23:30 Bakarrizketa saioa Atekabeltzen.
01:00 Incansables txarangaren itzulia.
ABUZTUAREN 12a ASTEARTEA
08:00 Diana txistulariekin.
09:00 Entzierroa eta behiak plazan.
12:00 Taldekako harri tira proba.
13:00 Umeentzako aparra plazan.
13:00 Aurreratik Incansables txaranga aterako da.
17:00 Aurrera atarian Leitzako bertso eskolakoen saioa.
19:00 Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira.
20:30 Incansables txaranga Aurreratik.
22:00 Suzko zezena.
22:00 Herri afaria.
01:00 Incansables txarangaren itzulia.
02:00 Zezenak plazan.
03:00 Ingurutxoa plazan.
ABUZTUAREN 13a ASTEAZKENA
08:00 Diana txistulariekin.
09:00 Entzierroa eta behiak plazan.
11:30 Pala partida.
12:30 Txakoli dastaketa eta sardin jatea.
13:00 Incansables txaranga karrapen.
17:00 Gaztetxoentzat futbol txapelketa eskolan.
17:30 Zezenak plazan.
18:30 Bertsolariak. Ondoren Goxokiak banatuko dira.
19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak.
19:30 Pilota partida profesionalak.
22:00 Suzko zezena.
23:00 Alaiki musika taldea plazan.
00:00 Musika Atekabeltzen.
ABUZTUAREN 14a OSTEGUNA
08:00 Diana txistulariekin.
09:00 Entzierroa eta behiak plazan.
12:00 Paella lehiaketa.
12:00 Konposteroak ikuskizuna umeentzat.
13:00 Incansables txaranga Aurreratik aterata.
18:00 Zezenak plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira.
19:00 Par cour akrobaziak eta batukada herritik barrena.
20:30 Incansables.
22:00 Suzko zezena.
23:00 Mc Onak eta Kolpatu musika taldeen kontzertua. Ondoren Dj-a Atekabeltzen.
01:00 Incansables.
ABUZTUAREN 15a OSTIRALA
EZKONDU ETA BIKOTEEN EGUNA
08:00 Diana txistulariekin.
09:00 Entzierroa eta behiak plazan.
12:00 Herri kirolak plazan.
13:00 Incansables txarangaren erronda.
14:30 Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean.
18:00 Bikote eta ezkonduen entzierroa eta zezenak plazan.
19:00 Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa plazan. Ondoren Incansables txaranga aterako da.
20:00 Patxi eta konpainia musika taldea plazan.
22:00 Suzko zezena.
23:30 La Jodedera taldea plazan.
01:30 Gaixoa ni Incansables txarangarekin.