Lekunberriko Antzinako Azoka abuztuaren 3an ospatuko da

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 1a, 12:12
Giro ederra izanen da aurten ere Lekunberriko Erdi Aroko Azokan. Utzitako argazkia

60 eskulangile espero dituzte eta ezkila-jotzea izanen da berrikuntza nagusia

Antzinako Azokak Lekunberrira iritsiko dira igandean, abuztuak 3, oraingo honetan, bere hasieretako hogei urteak ospatzeko. Lekunberriko udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin batera, edizio berria antolatu du eta antzeztutako ezkila-jotzea izanen da berrikuntza nagusia.

Antzinako Azokak Lekunberrira iritsiko dira igandean, abuztuak 3, oraingo honetan, bere hasieretako hogei urteak ospatzeko. Lekunberriko udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin batera, edizio berria antolatu du eta antzeztutako ezkila-jotzea izanen da berrikuntza nagusia.

Antzerki-irudikapenean herritarrak izanen dira protagonista, eta oraingo honetan eszena desberdinak interpretatuko dituzte, bakoitzak jotzen duen ezkila-hotsaren arabera. 60 artisau baino gehiagok bere eskulanak erakutsiko dituzte: belarrak, zur-lanak, zeramikan eta larrua, ukenduak, jostailuak, paper-denda, Nafarroako artisau elikagaiak... txikiak eta helduak jai honetaz gozatu ahal izateko. Egunean zehar beste ekitaldi ugari ikusteko aukera izanen da: ezkilez gain, musika eta dantzak, belar-metak, aizkolarik, umeentzat puzgarriak… Sorpresaz betetako Erdi Aroko festa izanen da.

Ekintza honek Nafarroako Gobernuko Turismo Saileko diru-laguntza jasotzen du.

 

EGITARAUA

10:00etan Azokaren irekiera ezkila-jotzearekin.

11:00etan Belar-metak.

12:00etan Pregoia

- Banderaren dantza.

- Antzeztutako ezkila-jotzea.

13:00etan Aizkolariak herriko plazan.

14:00etan Azokaren itxiera

- Herri bazkaria.

17:00etan Azokaren irekiera Dantza tailerrarekin.

18:15ean Antzeztutako ezkila-jotzea I.

19:30ean Antzeztutako ezkila-jotzea II.

20:00etan Dantzak eta irrintziak

- Azokaren itxiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun