Goizuetatik Aranora joan dira 17 mendizale Santio egunez

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 25a

Goizuetako mendizaleak Aranorako bidean. Utzitako argazkia

Bi orduz egin dute Umore Ona elkarteak antolatutako ibilbidea

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Aranoko festetako egun nagusia dela eta Umore Ona Elkarteak Goizuetatik oinezko ibilaldia antolatu du Aranora. Denetara 17 mendizale izan dira eta oso giro ederrean pasatu dute goiz partea.

Goizuetako plazatik goizeko 9etan abiatu dira eta 11etarako Aranoko plazara iritsi dira. Bertan Konsejuko jatetxean gosari ederra izan dute lagun, nahiz eta, eguraldia nahiko kaxkarra izan duten bidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun