Aspaldi hasi ziren herria eta Plazaolako bidea lotuko dituen oinezko bidea egiten baina diru faltagatik, lehen fasea egin eta obra geldirik egon da. Orain herriko langileak lanari ekin eta bidea txukuntzen ari dira berriro. Zola ere emango da. Lan horiek egiteko hiru enpresek aurkeztu zituzten proposamenak eta denen artetik Gorriz aukeratu dute. Abuztu bukaerarako lanak amaitzea espero dute. Bukatzen dutenean oinez edota bizikletaz lasai ibiltzeko aukera izango da, bidean kotxeekin topatzeko inongo arriskurik gabe.
BESTE LANAK
Gorrizek beste lan bat ere egingo du. Egur loteak ateratzeko zailtasunak edukitzen ari dira, kurba batean kamioia ez delako pasatzen. Horregatik, harkaitz handi bat puskatu eta kurba parean bidea zertxobait zabalduko dute.
Herrian egingo dituzten lanekin bukatzeko, Analdeko parean zabor kontenedorearentzako plataforma ere egingo dute.