Amabirjin Karmengo bezpera dela eta arratsalde eta gau giro bikaina izan da aurten ere. Laugarren urtea da ospakizuna berreskuratu zenetik eta jendeak gero eta gehiago hartzen du parte. Lehen aldiz patata tortilla lehiaketa ere egin zen eta hamaika tortilla goxo dastatzeko aukera izan zen. Horien artean, Kapelogorriko Mertxe Uitzik egindakoa izan zen onena eta Eñaut eta Pollorena bigarren. Festen aldeko zozketan 1.372 (300 euro) eta 1.315 (eskuz egindako manta) zenbakiak suertatu ziren sarituak.