Alkoholikoak birgaitzeko hitzal­dia izan zen udaletxean

JM BARRIOLA 2014ko uztailaren 24a

Gizarte Zerbitzuek antolatuta, ekainaren 19an, iñigo Arluzea eta Gorka Villa AERGI taldekoek eman zuten hitzal­dia. Alkoholikoak direla adierazi zuten, bi urte edan gabe daramatzaten ­arren. Elkarteak alkoholismoa eta bestelako adikzioak lantzen ditu eta droga menpekotasunaren preben­tzioko bi teknikari ditu. Alkoholismoa «gaixotasun bat» dela eta « edaten hasi eta gelditu ezin duenari, bere gorputzak aski da esateko gaitasunik ez duen pertsonari» eragiten diola aipatu zuten. Asko dira egoera ukatu, ezkutatzen duenak (bereziki emakumeak), eta denek modu berean edan eta sentsazio  berdinak dituztela uste dutenak, horregatik arazoa aztertu eta gizartera­tzearen garrantziaz hitz egin zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun