Gizarte zerbitzuetako berdintasun teknikariak, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko deia egin die herritar guztiei, «guztion ardura baita». Herriko jaietan,harreman-eredu zuzenagoa bultzatu nahi dute, elkarrenganako errespetu eta tratu egokian oinarritzen dena, jarrera matxistak behin betiko baztertuko dituena. Bi mezu argi zabalduz: Alde batetik, etxeko lanetan eta familiaren zainketan erantzunkidetasuna beharrezkoa dela azpimarratu du, gizon-emakumeok pestetaz baldintza berdinetan gozatzeko aukera izan dezagun. Bestalde, festa giroan errespetuzko jarrerak bultzatu nahi ditu, sexu-jazarpenaren eta sexu erasoen prebentzioa sustatzeko. Pestetan sexu erasoak jasateko arriskua handitu egiten da, eta denon ardura da, horri aurre egitea eta baita jarrera horiek salatzea ere, «kalea, gaua, eguna, pestak, pertsona guztien gozamenerako dira».