Kultur aroan kontsumo ereduen inguruko mahai ingurua antolatu zen eta bertan interesa piztuta, taldetxo batek berriz bildu eta kontsumo talde bat osatzea erabaki zuen. Ekonomia solidario, konsziente eta osasuntsuagoa lortzeko asmoz, salmenta zuzenean oinarrituta, ekoizle eta erosleentzat onuragarria den elkarlana martxan jarri nahi dute. Horretarako lehenengo ekimena antolatu dute. Bertako baratzetako produktuekin osatutako saski bat eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Horretarako aurrez, kontsumo taldeko partaide izan behar da, urteko kuota bat ordainduta. Gero, saski bakoitzagatik 10 euro ordaindu eta gutxienez 4 hilabetez saskia erosteko konpromisoa hartu beharko dute. Ezinbestekoa da modu honetan funtzionatzea, ekoizleak bere urteko produkzioa antolatu nahi badu. Horren ordainetan, produktu desberdinez osaturiko saskia jasoko du kontsumitzaileak etxean astero. Bertako ekoizpenari bultzada eman eta ekoizlea denborarekin hontatik bizi ahal izatea sustatu nahi da. Gainera, kontsumituko diren produktuek oinarrizko ezaugarri batzuk betetzen dituztela ziurtatuko da, tokian tokiko produktua izatea, garaian garaikoa eta modu agroekologikoan ekoiztukoa.