Independentzia eguna antolatu dute abuztuaren 9an

JM BARRIOLA 2014ko uztailaren 24a

Giza-torrea osatuko dute kataluniarrek plazan

Herriko pestak hasi au­rreko egunean, abuztuaren 9an, Independentzia eguna ospatuko da Leitzan. He­rriko eragile ezberdinen artean osatu dute pesta eta aldarria lotzen dituen egun osoko egitaraua.
 
Goizeko 09:00ak aldera txistularien dianarekin hasiko da eguna. Ondoren, 11:00k aldera ekitaldi politikoa eginen da udaletxean. 11:30etik aurrera herri kirolekin gozatzeko aukera izanen dute plazara gerturatzen direnek, Leitzako Emakumezkoen harri-tira proba eta  segidan, kuadrilen arteko herri kirolak antolatu baitituzte plazan. 17:30ean gure ikurrei omenaldia eginen zaie eta ondoren, Igualadatik (Katalunia) etorriko diren Castellers-ek giza-to­rrea osatuko dute plazan. 19:00tan kalejira berdea eginen da he­rrian barna, inde­penden­tziarantz doazen herriei babesa eta bultzada eskainiz. 20:00etan batukada erri­­t­moek hartuko dituzte kaleak eta gauerditik aurrera kontzertuak antolatu dituzte. Pestaren baitan, lekukoa bermeotarrei pasako  diete beraiek ere independentziaren aldarria  egiten jarraitu dezaten. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun