Aranoko Santio festak uztailaren 24tik 27ra ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko uzt. 23a, 09:35

Ostegun arratsaldeko itxaferoaren ondotik, umeentzako bonba jap Utzitako argazkia

Festa aurreko igandean pala txapelketako finalak eta kotxe zaharren igoera izan dute

Aranoko Santio festak umorez datoz aurten ere. Uztailaren 24tik 27ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina aurreko igandean ere izan zen festaren seinalea, Aranoko pala txapelketako finalak jokatu baitziren eta ohiko kotxe zaharren igoera egin baitzuten.

Aranoko Santio festak umorez datoz aurten ere. Uztailaren 24tik 27ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina aurreko igandean ere izan zen festaren seinalea, Aranoko pala txapelketako finalak jokatu baitziren eta ohiko kotxe zaharren igoera egin baitzuten.

 

OSTEGUNA, UZTAILAK 24

• 18:30: jaiei hasiera emango dien itxaferua botako da udaletxeko balkoitik. Umeentzat bonba japonesak eta buruhaundiak.

• 19:00: artisau azoka karpan.

• 20:00: tortilla txapelketa eta herriko sagardo eta produktuen probaketa.

• 22:00: XXXII. Mus txapelketa San Roke elkartean.


OSTIRALA, UZTAILAK 25

SANTIO EGUNA

• 11:00: Meza.

• 12:00: Arano-Goizueta arteko betiko pilota partida.

• 17:00: herri kirolak. Aizkoran Ruben Saralegi eta Ander Erasun; harriarekin Izeta II.

• 19:00: Bertso saioa: Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzen, Aritz Zerain.

• 21:00: trikiti festa IZER eta ALABIERekin.

• 22:00: Herri afaria. Bakoitzak berea moldatuta.

• 22:00: Ilargipeko zinea.


LARUNBATA, UZTAILAK 26

• Goizean: arkumea erretzen jarriko da plazan. Goiza girotzeko fanfarrea ibiliko da he­rrian barrena.

• 14:00: arkume jatea. Bazkal ondoren fanfarrearekin kantu saioa. Arratsaldean, puzgarriak.


IGANDEA, UZTAILAK 27

• 10:00: Meza.

• 11:00 Jubilatuentzat hamaiketakoa.

• 12:00: Pilota partidak.

• 14:00: jubilatuen bazkaria, Jexux Mari eta Xabier Legarreta bertsolariekin.

• 17:00: Ume jolasak eta kARANOkea.

• 18:30 Txokolatada.

• 19:00 Arno ganadutegiko aziendak.

• 23:00 TXIMELETA plaza taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun