Mertxe Uitzik irabazi du Karmen bezperako patata tortilla lehiaketa Goizuetan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 18a

Lehenbiziko aldiz egin den patata tortilla lehiaketak ikusmina piztu du. Felix Loiarte

Hamaika tortilla aurkeztu zituzten

Amabirjin Karmengo bezpera dela eta arratsalde eta gau giro bikaina izan da aurten ere Goizuetan. Laugarren urtea da ospakizuna berreskuratu zenetik eta jendeak gero eta gehiago hartzen du parte. Lehen aldiz patata tortilla lehiaketa ere egin zen eta hamaika tortilla goxo dastatzeko aukera izan zuen epaimahaia. Horien artean, Kapelogorriko Mertxe Uitzik egindakoa izan zen onena eta Eñaut eta Pollorena bigarren. Festen aldeko zozketan, berriz, 1.372 (300 euro) eta 1.315 (eskuz egindako manta) zenbakiak suertatu ziren sarituak. Oraindik ez da saridunik agertu. Ikusi argazkiak

Lehiaketaren ondotik egindako afarian ehun lagun baino gehiago bildu zen plazan eta suari saltoka ere ibili ziren batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun