Karmen bezperako afaria eginen da laugarren urtez Goizuetako plazan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 14a

Eguraldiak laguntzen badu, giro ederra sortuko da astearte gauean Goizuetako plazan. Artxiboko argazkia

Aurretik patata tortilla lehiaketa eginen da eta ondotik suak piztuko dira

Amabirjin Karmengo bezpera dela eta uztailaren 15ean, asteartearekin, laugarren Herri afaria eginen da Goizuetako plazan 20:30ean eta 21:30ean, ohitura galdu gabe suak piztuko dira. Eguraldi txarrarekin, pilota plazan eginen litzateke afaria. Sagardoa, ardoa, platerak, edalontziak, labanak... Goizuetako Udalak jarriko ditu.

Patata Tortilla lehiaketa ere eginen da 19:30etik 20:30era eta edonork parte hartu dezake. Izena eman daiteke Umore-Ona Elkartean edo Amaia Kafetegian uztailaren 13ra arte. Lehiaketa honetarako Udalak emango ditu patata, tipula eta arrautzak. Sua, zartagia eta behar den tresneria norberak eraman beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun