Hainbeste denbora itxaroten egon ondotik iritsi dira herrian etxebizitzak egiteko baimen guztiak. Areson etxebizitzak egiteko proiektua hasi zela badira urte batzuk eta azkenean egingo direla dirudi, horretarako orain etxeetan apuntatzeko zerrenda irekiko da, eta behar den pertsona kopuru minimoa osatzen bada etxeak egiten hasiko lirateke.
SEINA ETXEBITZAKO LAU BLOKE
Etxeen ezaugarriei dagokionez osotara 24 etxebizitza egingo dira, sei etxebizitzako lau bloketan banatuta, argazkiko simulazioan ikusten den bezala. Etxe guztiek hiru logela izango dituzte, bi komun, sukaldea, egongela, balkoia edo terraza, trastelekua eta garajea.
Udaletik esan dutenez beraien helburua proiektua aurrera eramatea da, eta azken finean herrian etxea behar duen edonori aukera eta erantzun bat eman ahal izatea. Etxeen inguruan informazio gehiago nahi duenak udaletxera jo dezake edo 948510327 telefonora deitu, udaleletxeko zenbakira. Argazki hauek eta planoak ere bertan daude ikusgai edonorentzat.