Gorriztarango pestetan, umore ona nagusi

JM BARRIOLA 2014ko uztailaren 10a

Onintza BENGOETXEA

Sanpedroak ospatu zituzten Gorriztaran auzoan, aspalditik egiten den bezela. Bertakoek auzolanean antolatu zuten egun osoko egitaraua eta bisitari ugari bertaratu zen Basakabi aurreko jaigunera, pestaz gozatzea. Goizean herri-kirolak hartu zuten protagonismoa eta baita haur-jokoek ere. Eguerdian auzota­rren bazkaria egin zuten. Ondoren mus txapelketa jokatu zuten eta iluntzean Dantzamusika saioa izan zuten. Usadioa mantenduz XXVI. Txintxurrin txapelketa jokatu zuten 20:30ean eta komeriak komeria, aurtengoan Joseba Oterminek irabazi zuen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun