Eguraldiak baldintzatu zuen aurtengo San Juan sua

JM BARRIOLA 2014ko uztailaren 10a

Giroak ez zuen askorik lagundu. Arratsal­dean herriko gazteenek, ohiturarekin segiz, ingurutxoa dantzatu zuten, baina plazan beharrean karrapean egin zuten saioa.   Iluntzeko herri afarian aurten jende gutxiago bildu zen, euria ari zuenez frontoian prestatu zuten lekua eta han afaldu zuten herrita­rrak.  Mendialdea mankomunitatetik orri bat jarri zuen sortzen zen zaborra edukiontzi zuzenetara botateko eskatuz, lehen aldia izan zenez jendeak ez zuen behar bezela egin, ea hurrengo urterako ikasten dugun. Ondoren suak plazan piztu ziren, udako  solstizioaren magia berpiztuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun