Umore Onako Aitor Aizkorbek eta Antton Apezetxeak Errenteriako eskuz binakako txapelketa irabazi zuten, infantil mailan, ekainaren 21eko final estuan Añorgako Orbegozo eta Oliden-i 18-17 irabazita. Ekainaren 27tik 29ra Iscarren jokatutako Espainiako txapelketan, berriz, Nafarroako Federazioarekin Espainiako txapeldun izan dira, Gaztela-Leon, Andaluzia eta Errioxako ordezkarien kontra jokatu ondotik.