Nafarroako Kirol Jokuetan, kadete mailako trinketeko finala jokatu zuen Iker Salaberriak, Iñaki Larretxea Errekako taldekidearekin bikote eginez ekainaren 24an. Berez, Saldias aritzekoa zen, baina hau ikasbidaian zegoenez, Ikerrek hartu zuen bere lekua. 35-7 irabazi zieten Zugarraldeko Ancin eta Baztan-i. Frontoian, Josetxo Ezkurra Memorialeko finala ere irabazi dute ekainaren 28an Iker Salaberriak eta Morenok (Titin III).18- 6 irabazi zieten finalean Exposito (Añorga) eta Cordon-i (Oberena). Astebete lehenago, Herrerako finala galdu zuen Salaberriak Gaskuerekin, 17-22, Lazkaoko Zubizarreta eta Usurbilgo Arangurenen kontra. Halere, finaleko jokalari onenaren saria jaso zuen herritarrak.