Umore abesbatza Hernaniko San Joan festetan izan zen, Ereñotzuko Ozenki abesbatza eta Hernaniko Kantuzekin batera, kalez kale Aurorak kantatuz ekainaren 21ean, azken urte hauetako ohiturarekin jarraituz. Ekainaren 27an, berriz, Andoaingo Kaletxikiko festetan kantatu zuen, Berrozpe kaperan, Nuria Colomer-ek zuzenduta. Uztailaren 20an, azkenik, Peralta-Azkoienen ospatuko den Nafarroako Auroron 38. Bilkurara joanen dira elkarrekin abestera Hernani eta Goizuetako Abesbatzetakoak. Hernanitik 20 lagun eta Goizuetatik 30 joanen dira, 50 abeslari guzira.