Karmen bezperako afaria eginen da plazan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Aurretik patata tortilla lehiaketa eginen da eta ondotik suak piztuko dira

Amabirjin Karmengo bezpera dela eta uztailaren 15ean, asteartearekin, laugarren Herri afaria eginen da plazan 20:30ean eta 21:30ean, ohitura galdu gabe suak piztuko dira. Eguraldi txarrarekin, pilota plazan eginen litzateke afaria. Sagardoa, ardoa, platerak, edalontziak, labanak... Udalak jarriko ditu.
 
Patata Tortilla lehiaketa ere eginen da 19:30etik 20:30era eta edonork parte hartu dezake. Izena eman daiteke Umore-Ona Elkartean edo Amaia Kafetegian uztailaren 13ra arte. Lehiaketa honetarako Udalak emango ditu patata, tipula eta ­arrautzak. Sua, zartagia eta behar den tresneria norberak eraman beharko du.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun